Industriako partikulak iragaztea

Industria-airea xurgatzeko eta iragazteko instalazioen diseinuan, fabrikazioan, muntaketan eta mantentze-lanetan adituak gara: iragazte-ekipoak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, eta neurrira egiten dugu zure enpresako produkzio-prozesuetan sortzen diren partikulak xurgatzeko eta iragazteko instalazioa.

Deitu 943 89 55 42
Industriarako airea eta partikulak iragazteko industria-ekipoak  
Partikula-emisioek zure langileengan eta zure enpresako airean duten inpaktua ezabatu edo minimizatu nahi al duzu?
 
Tecnivent-en partikula lehorrak eta partikula hezeak sortzen dituzten atmosferetan lan egiten dugu. Horretarako, beharraren neurrira egindako soluzioak ditugu, gure ingeniaritzari esker eta iragazte-ekipoak fabrikatzeko dugun ahalmenari esker.

Utzi zure telefono zenbakia eta deituko dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

edo deitu iezaguzu:

943 89 55 42

943 89 55 42

Gure egiten jakiteari (know-how) esker, konplexutasun handiko lanak egin ditzakegu eta zerbitzu aparta eskain diezazukegu.
Gurekin lortuko duzu:

  • Aire garbia zure fabrikan
  • Kostuen murrizketa, energia-aurrezpenari esker
  • Nabearen egonkortasun termikoa
  • Araudiaren araberako atmosferarako emisioak
Baliagarria al da nire enpresarentzat?
 
Edozein produkzio-prozesutan sortzen dira produkzio-ingurunera eta/edo atmosferara isurtzen diren partikulak. Artezketa-prozesuetan, gainazal-tratamenduetan, labeetako kean eta abar sortutako partikula lehorrak izan daitezke, edo partikula hezeak, hala nola piezen mekanizazioan edo tratamendu termikoetan sortutako olio-lainoak edo -keak. Tecnivent-en industria-sektore guztiekin lan egiten dugu: metala, automozioa, elikagaiak, kimikoa…
 
Partikulen emisio-foko bat dagoen lekuetan, aire kaltegarria arazteko instalazioa egin dezakegu neurrira: industriako airea xurgatzeko gure soluzioaren bidez, langilea arnasten ari den poluzioa ezabatuko dugu eta baldintza higieniko ezin hobeetan dagoen airea isuriko dugu atmosferara.
Industriarako airea eta partikulak iragazteko industria-ekipoak  

Jarri gurekin harremanetan eta aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tel. 943 89 55 42

Tel. 943 89 55 42

Pº Ind. Ubegun, 16 B-C
20810 Aia-Orio (Gipuzkoa)