Partikula hezeak iragaztea

Tecnivent-en adituak gara partikula hezeak (oro har, mekanizazio-prozesuetan, hotzeko estanpazioan, forjaketa-prentsetan, elikagaien industrian eta abar sortutakoak) xurgatzeko eta iragazteko ekipamenduaren garapenean eta instalazioan.

Industria jakin batzuetan, langileentzat zein nabearentzat kaltegarriak diren partikula hezeak sortzen dira. Aire hori garbitze aldera, Absolent iragazte-ekipoekin lan egiten dugu, eta gure ingeniaritzari esker, aire hezea xurgatzeko eta iragazteko neurrira egindako soluzioak aurkitzen ditugu.
Absolent da aire hezea iragaztearen arloan merkatuan dagoen markarik fidagarriena: kalitate handiko eta mantentze-lan txikiko produktua da. Suediako marka ospetsu horrekin elkarlanean aritzeari esker, mantentze-lan luzeagoak eskain diezazkizukegu, eta iragazte-materialaren bizitza baliagarriaren xurgatze-emaria konstante mantendu. Absolent-ekin beharrezko aplikazioaren araberako soluzioak eskain ditzakegu: taladrina-hodeietarako iragazkiekin edo olio-hodeietarako iragazkiekin. Hartara, zure fabrikako airea garbitzeko soluzio konplexuak diseinatzen eta instalatzen ditugu.
Mekanizazioaren industrian, bereziki automobilgintzan, partikula kaltegarri asko isurtzen da atmosferara. Absolent-en iragazte-material esklusiboari esker, % 99,97rainoko iragazte-efizientzia eskain dezakegu, betiere iragazte-materialaren bizitza baliagarri osoan xurgatze-emaria konstante mantenduz, eta mantentze-lan oso-oso txikiarekin gainera.
Harremanetarako
Deitu 943 89 55 42
Partikula hezeak xurgatzeko eta iragazteko industria-ekipoak  

Utzi zure telefono zenbakia eta deituko dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

edo deitu iezaguzu:

943 89 55 42

943 89 55 42

Absolent da aire hezea iragazteko merkatuko markarik fidagarriena  

Jarri gurekin harremanetan eta aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tel. 943 89 55 42

Tel. 943 89 55 42

Pº Ind. Ubegun, 16 B-C
20810 Aia-Orio (Gipuzkoa)