Partikula lehorrak iragaztea

Tecnivent-en partikula lehorrak xurgatzeko eta iragazteko zure enpresarentzako soluziorik onena diseinatu, fabrikatu eta instalatzen dugu. Bizarra kentzea, granailaketa, fusio-labeak, soldadura, forjaketa eta antzeko prozesuetan, lan-eremua kutsatzen duten eta langileen osasunerako toxikoak diren hauts kopuru handiak sortzen dira.

Zure langileek arnasten duten airea arazte aldera, edozein partikula lehor (hautsa) xurgatzeko eta iragazteko ekipoak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu, eta zure fabrikaren beharretara egokitzen dugu ekipoaren instalazioa. Gure ingeniaritzak modu pertsonalizatuan ekiten dio instalazio bakoitzari (harguneak, hodiak, emariak, eta abar). Zure espaziora ete produkzio-beharretara egokitzen gara.
Deitu 943 89 55 42
Industria-prozesuetako (adibidez bizarra kentzea, granailaketa, fusio-labeak, soldadura, eta forjaketa) partikula-lehorrak xurgatzeko eta iragazteko soluzioak fabrikatzen ditugu, eta aireko eta lan-inguruneko kutsadura kentzen dugu.

Utzi zure telefono zenbakia eta deituko dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

edo deitu iezaguzu:

943 89 55 42

943 89 55 42

Industria-inguruneetan sortzen diren partikulak kaltegarriak dira osasunerako, eta lan-eremuan elementu horren esposiziopean denbora luzez egoteak arazoak ekar ditzake organismoarentzat.
Hauts lehorra xurgatzeko eta iragazteko gure ekipoekin lortuko duzu:
 
  • Osasunerako arriskuak minimora murriztea.
  • Zure industria-makineriaren bizitza baliagarria areagotzea, hauts-metaketa murriztearekin.
  • Klimatizazio-kostuak murriztea, iragazitako aire garbiaren birzirkulazioaren ondoriozko energia-aurrezpenari esker.
  • Indarrean dagoen legeria betetzea, kutsadura-mailak kontrolatzearen ondorioz.
Hauts lehorra iragazteko gure ekipo guztiak osorik diseinatzen eta fabrikatzen ditugu. Gainera, gure ingeniaritzari esker, proiektu guztien prozesuaren erabateko kontrola dugu: diseinu fasetik hasi eta ekipoak eta sistemak instalatzeraino, abian jartzeraino eta ondorengo mantentze-lanetaraino.

Jarri gurekin harremanetan eta aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

Gure egiten jakiteari (know how), gure esperientziari eta gure gaitasun teknikoari eta ingeniaritzari esker, zure enpresarentzat egokiena den partikulak xurgatzeko eta iragazteko soluzioa eskaintzen dizugu.

Tel. 943 89 55 42

Tel. 943 89 55 42

Pº Ind. Ubegun, 16 B-C
20810 Aia-Orio (Gipuzkoa)