Tecnivent

Hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu partikulak xurgatzearen eta iragaztearen sektorean lanean, eta neurrira egindako kalitateko soluzioak eskaintzearen aldeko apustu argia egin dugu. Horretarako, geure ingeniaritza propioa izan dugu beti, eta, horri esker, geure produktu sorta zabala garatu ahal izan dugu eta gure bezeroen eskakizun berezietara egokitzeko gaitasuna izan dugu.

Adituak gara industriako airea xurgatu eta iragazteko instalazioak diseinatzen, fabrikatzen, muntatzen eta mantentzen. Gipuzkoatik, gure sorterritik, estatu osoan garatzen dugu gure jarduera, eta tamaina eta sektore guztietako enpresekin lan egiten dugu, barnean direla beren sektorean garrantzi handikoak diren nazioko eta nazioarteko enpresa garrantzitsuenetako batzuk.

943 89 55 42
Industriako airea xurgatzeko eta partikulen emisioak iragazteko instalazioak  

Gure soluzioa baliagarria da produkzio-prozesuan partikula kutsatzaileak sortzearen ondoriozko arazoak izan ditzakeen edozein enpresarentzat. Partikula kutsatzaile horiek partikula lehorrak izan daitezke —artezketa-prozesuetako partikula lehorrak, gainazaleko tratamenduen ondoriozkoak, labeetako keak, edo ongarrien edo irinen produkzioaren ondoriozkoak—, edo partikula hezeak izan daitezke —hala nola piezen mekanizazioan, tratamendu termikoetan, forjaketan, hotzeko estanpazioan, ijezketan eta abar sortutako olio-keak eta -lainoak—.

Gainera, baliabideak inbertitzen ditugu I+G+B proiektuetan, esaterako prozesu berrien edo zenbait kutsatzaile motaren araberako saiakuntzak egiten ditugu, eta horrek balio erantsia gehitzen dio azken produktuari.

Utzi zure telefono zenbakia eta deituko dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa

edo deitu iezaguzu:

943 89 55 42

943 89 55 42

Jarri gurekin harremanetan eta aholkularitza pertsonalizatua emango dizugu

Datuak babesteko politika Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa
Industriako aire-partikulak xurgatzeko guk geuk diseinatutako industria-haizagailuak, zentrifugoak zein axialak, 270 hp-tik 180.000 m³/h-ra bitarteko emarikoak.

Tel. 943 89 55 42

Tel. 943 89 55 42

Pº Ind. Ubegun, 16 B-C
20810 Aia-Orio (Gipuzkoa)